OLAZAGUTIA-N

2010/02/07 - Leave a Response

Nafarra, Gipuzkoa ta Araba-ko muga mugan, erri kozkorr au.

Itsuskeri aundi bat agitu da iri unetan berriki.

Erriko erretor gazte maitagarri Pozueta jaunari paratu dio gaichtakinen batek dinamit kartucho bat bere etchean, eta sua eman gero.

Arrabots gaitza egin zuen lertzean; bainan den gutieneko makurrik ez etchean; izialdura bai gogorra erretor jaunak eta bere auzokoak.

Erriko semea da Pozueta, ta denak agitz maite dute, ikusten baitute, daramazkien bi urtetan, dela agitz apez on, gartsu ta langillea ta jakitun azkarra.

Errian sumatzen balute lan tzar orren egillea, emanen liokete irabazi duen saria; bainan zoritcharrez ez du ogendunak azterna picharrik utzi.

Eskualduna, 1914ko ekainaren 12a, 4.

orrialdean

BORTU BIDEKO BERRI

2010/02/04 - Leave a Response

Artzañen aldikatzeko eguna, ardurazkoa berere, igantia.

Dugun arrazou hounik badiela hortako.

Bena othe dieia arrazou hounik beren khiristi eginbidiaren ez bethatzeko, Atharratzen, Liginagan, Ligin edo Larrañen igaraiten dienian goizanko hamar orener buruz, hats hartzen ere bai, berheziki Larrañen, arristiri aphalialano?

Ez du ere haiñ aspaldi, herri horietan igante guziez bazela artzain meza entzule hanitch.

Orai?… orai, diroienaz, guti baizik ez, edo batere ez.

Zer arrazou die arren oraiko artzañek, lehenekoek ez zienik?

Khiristi legia, mezaren entzuteko legia, ez da khambiatu, dakigularik.

Arren? arren jentia da khambiatu.

Aski da zoiñ orduz saldoan edo kompañan khiristi legiaz arrankura guti dian sujet baten khausitzia. Bestiak oro meza entzun gabe egoiten dira ahuleziaz, ahala lukielarik.

Ez da hori pietate egin-garri?

Eskualduna, 1914ko ekainaren 12a, 3.

orrialdean

EMAZTE ERHOSKA BAT

2010/02/01 - Leave a Response

Espainiako erregeren arreba emazte erhoska batek nahi zuen hil Bilbaon.

Elizatik atheratu-ta beribilean sartzera zohalarik, emazte arruntki jauntzi bat heldu zaio flasko bat eskuan.

Soberan hurrantzera utzi gabe, geldiarazten dute eta estekatzen.

Oihuka zion, hura zela erregeren arreba, eta hala etzenari kaskua hautsirik, behar zuela bere lekhua hartu.

Eskualduna, 1914ko ekainaren 12an, 1. orrialdean

2010/01/23 - Leave a Response

Eskualduna, 1915eko urriaren 15a

ANGLETERRATIK

2010/01/20 - Leave a Response

Errana dautzuet ja, frango aldiz, zoin atrebituak diren hor emazteki zenbeit, boz-emaile bilakatu nahi dutelako estakuruan. Ez da hoik egiten ez duten desmasiarik, eliza eta etche ederreneri su emanez, gauza baliosenak fundituz. Orai huna zer balentria egin nahi omen luketen: erregeri, zaldiz doalarik, zaldia tiroz hil. Dichidu horren gatik, errege ez da gehiago zaldiz ilkitzen bere jauregitik.

Ez da harritzeko jendea nardatua eta asaldatua balin bada holako batzueri buruz. Egun hautan, emazteki hoitarik biltzar batetara zoazilarik, hiru gizon gaztek hartu dituzte bakotchak bana, eta bazeramatzaten, behar zituztela ur handian pulumpatu, freskatzeko. Polizako gizonak bidean aurkitu dire; utz-arazi diozkate, eta jujearen ganat ereman dituzte hiru mutiko gazteak. Bainan jujeak egorri ditu berehala, deus kastigurik gabe, erraiten duelarik: zuzenez dela jendea asaldatua emazteki debru hoieri buruz.

ERREGEREN ZALDIA

Tribunal-etche, posta-etche, zubi, burdin-bidetako atherbe, presondegi, eliza eta nik dakita non zeri oraino jazarririk, orori su emanka, oro zapart jauz-araziz,… erregeren zaldiari omen dire oraikotik aiher. Zin egina omen dute zaldi hori egun hautarik batez hilen dutela.

Zaldiaren ondotik edo harekin batean ez badute hiltzen errege bera,… nonbeit hor!

Zinez beldur da jendea emazte debruz egin hoiek orotan gerla gorria pizturik, ez dadin jauz izigarriko erreboluzione bat Angleterran.

Gaichtakeria nausitua balinbadugu Frantzian, eztago araiz bertzetan ere lo.

EZIN ERRECHITUAK

Eskualde hortan ez da solasik bozkatzeko dretchua nahi duten emazte horietaz baizik.

Hiru muthiko zankarrer gogoratu zeie behar diotela zonbaiti freska aldi bat eman nonbait errechi diten.

Horietatik bat eskuraturik zeramaten herrestan. Hur hil batean hartuko zuen segur mainu bat ona, ez balute polizako gizonek aztaparretarik khendu.

Tribunaleko jujek ez diote muthikoer gaztigurik eman nahi izan, andere horiek beren egitate hitsez asearazia baitute mundua.

Bainan bethi aitzina doazi beren bidean.

Bilkura batean hitzartu omen dute erregeren hirugarren semea eskoletan dabilana behar dutela garbitu.

Sylvia-Pankhurst, guzien buruzagiak lekhuz aldaraturik bere egoitza hautatu omen du errege-etchearen sahetsean.

Hargatik badira gau eta egun guardian daudenak.

Erregeak ere zaldiz baratzean egiten zituen itzuliak utzi behar izan ditu beldurrez bizia gal.

Euskalduna, 1914ko ekainaren 12an, 1. orrialdean

BAZTAN-DIK

2010/01/17 - Leave a Response

Goan den igandeko ginauden itzartuak emengo euskeldun batzu, Tolosako bestetara goateko; baño Donostiako Gobernadoreak debekatu ditu nazionalistak egin nai zituzten bilkura eta jaiak.

Eztakit zuzen zer aitzakitz edo zeren gatik debekatu dituen.

Euskeldun utsak direnez geroz antxe bildu bear zirenak, etzazute beldurrik izan, iñori ezbearrik eginen diotenik.

Baña badire aunitz, uste dutenak gorrotuak erabiltzen gaituztela eta ez dezakete jasan nazionalismo delakoaren edatzea.

Nere gaztetasunean erran balidate, euskeldunek odol edo arraza berei batekoak, mintzaire berekoak, kondaira berezia ginuela; eta ortaz landa betidanik bizi izan ginela, zergatik bear nuen arrotzkerietan sartu?…

Ezagutu bezain laster utziko nituen bertze errialden kontuak, eta itzuliko nituen nere gogoa ta nere biotza Euskalerriari, eta oni ordaindu nitioke zor ditiogunak.

Orai, zartu onduan, guti dezakegu lan orietan erabiltzeko; baña ala ere ezagutu ezkero non den egia, jarraitu bear zaio aal guziz.

Guk euskeldunek Euskalerriari bear diogu begiratu eta egin alak egin, zor zaizkionak ordaintzeko, galdu dituen eskuak bereganatzeko, eta dituenak ez galtzeko.

Ernatu bagine goizago bertzelako itxura ginuke!

Ala ere beiñere ezta berandu, errateko goraki: Euskelduna naiz, Euskal erria maite dut, nere erria delakotz, eta batek ez dezake berak nai duen erria aukeratu beretzat, Jinkoak eman diona, ura iduki bear.

Sortzez, itzkuntzez, oiturez, kondairez, lege zarrez eta izate guziz ni Euskeldun utsa naiz, ez geiago, eta ez gutiago.

Orixe bakar bakarra da nazionalista vasco izatea.

Eskualduna, 1914ko ekainaren 5ean, 4. orrialdean

BERENETARIK

2010/01/14 - Leave a Response

Bozkatzeko dretchoa nahi duten emazte moko biphilak biltzarren handi bat eginik dagozi igandean.

Gomitatu zen ere Silvia Pankhurst, guzien buruzagia jadanik hanichko aldiz kondenatua izanik dena.

Bainan ez baitzituen zor guziak pagatuak, etzen menturatzen ahal bakharrik eta lachuan agertzera. Zer asmatu du orduan?

Bere burua bertze 15 emaztekieri gathez estekarazi du, hartzen bazuten ere bertze hamabortzek zainduko zutela; edo guziak elgarri lothuak herrestatu beharko zituztela hiri zainek.

Bil-tokirat heldu zireneko, jauzi batez hiri-zainak hurbildurik, lothu zaizko otsuak bezala; bainan demuntrea! Nehondik nehorat ezin berech!…

Trumilka hamaseiak baratze batean sarthu eta atheak hetsirik, hatche oren laurden batez ukan dute aski lan delosaz ezin jabetuz.

Eta gero anartean emazte atrebituak hirizaineri pasoka, zalapartaka, aztaparka…..

Horietarik bat aldi-charturik egon da.

Ez daude oraino bide erdi gelditzekotan.

Alabainan deputatu gambara baten pare, ideki daukute etche bat ortzegun guziez elgarretaratzeko eta han palabran ikasteko.

Gero deputatu sartzeko aprendizkoak egin nahi.

Eskualduna, 1914ko ekainaren 5ean, 1. orrialdean