Huna nola diren lekutzen. Trincheretan erori ta ahal bezain laster baderamatzate, besotik lagunduz edo etzanik, kilometra bat gibelchago, nun baitago errechimenduko mediku nausia, bere mediku lagun, bere karrosa eta bere sendagailuekin.
Errechimendua hiru zathitan baita, zathi bakotchari jarraikitzen zako erreka gordegietaraino mediku-gei ichtudiant bat, infirmer eta brankardier zonbaitekin (hiru orotarat), eratchikia ere zakolarik mediku bat; bainan hau ardurenik gibelean dago errechimenduko mediku nausiarekin.
Hau bere lauzpabortz kidekin dagon tokia deitzen da frantsesez poste de secours. Behar orduko badauka buruzagiak menean mutil andanaño bat, beren tresna, eskorga ala oihalezko angailekin, aitzinean direnen lauzkatzeko.
Ekarriak zaizkoten zaurtuen ikertzea baizik ez dute medikuak, eta berriz lotzea. Pakar batzuetan haatik, odola burrustan darion zain baten estekatzea behartzen zaiote, edo zauri batzuen urratuz zabaltzea, hobeki garbitzea gatik.
Eta baitezpada operazione beharretan diren hek? Heldu zaizkote berehala heier bilhariak, karrosa eta otomobiletan, bortz kilometra gibelchago deramatzatenak, hemen baita hôpital d’évacuation deithua. Oihalezko aterbe batzu, zonbait aldiz etche kalamastra edo etcheska batzuekin sahetsean.
Hunat jarraikitzen ere zaizkote, hurrikichago, arinki kolpatuak izan diren guziak. Heldu dira oinez, , brankarretan, karrosetan, ahal bezala. Bi errechimenduetako kolpatu guziak leku bererat elgarretaratzen dira.
Berechkunde bat egiten da orai. Lehenik baztertuz azkarkienik hunkiak izan direnak. Hok han berean operatzen dituzte.
Guti gelditzen da zorigaitzez bizirik. Bakar batzuen salbatzea ere bada zerbait. Gehichago egiten ohi da orai, denik ere, han ezarriz geroztik hiri tarroetako ospitaletan trebatzen ohi diren chirurjiano, meskaradura itsusienen arthatzen usatuak. Hastapenean tropetako medikuek, usain eskasez, etzezaketen burutziarik egin. Usaiaz bertzerik ere behar da; egia erran: barne on.
Handizki kolpatu izana gatik urrunchago joan dituzkenak, badaramatzate berrogoi ta hamar kilometraz gibelchagoko hiri zonbaitetarat, hemen baitira heientzat ospitale bereziak. Ospitale hotan ere, duela bizpahiru hilabethe izendatu zituzten, tropetako medikuen kontseilatzeko eta orozbat laguntzeko, hiri handietako chirurjiano trebatuenetarik zonbait.
Piaia luzesko bat jasan dezaketen kolpatuak, aldiz, sartzen dituzte treinetan, barrea ditela, lehen gara handian norat jakinik, Frantzia barneko lau mila eta sei ehun ospitalerat.
Zaurtuak hiru andanetan ezarriak izan diren bezala, halaber dira ezarriak zerbait gaitz etsaiari hurbil bildu ukan duten guziak; batzu handik hurran egoki, erdi etsituak, bertzeak guti edo aski urrun doazila.
Hastapen hartan hanitz mintzo ziren kazetak trains sanitaires direlakoez, kolpatu guziak etzanik zeramaztela alde orotarat. Aspalditik osatuak ere zituzten delako treinak… paperean. 170 ibili beharrak ziren Frantzian harat hunat, bakotchak zortzi ehun kolpatutaraino ereman zezaketenak berrogoi bat bagonetan.
Bainan nehor gutik du ikusi trein hetarik: hamar bat izan dira gorenaz, zerbitzuan ezarri ahal ukan dituztenak. Heien barneko berri zakien gizon arras guti zen; zakiten bakarrek ere harritzeko dembora emaiten zuten hango ohetan eriak ezin kokatuz. Abereer eratchiki ohiak diren bagonetan zituzten igorri etzanik, bainan lastoaren gainean, ezinbertzez, lehen tupustada izigarri hartako eriak medikuek, eta bide guzian beren gain.
Ondar bizpahiru hilabethe hotan hobeki joan dira gauzak; piaianten treinetan dabiltza soldado gaizoak, dela kolpatu, dela eri, batzu etzanik ohetan, bertzeak erdi luzaturik bizkarrez banketen gainean, gehienak jarririk. Infirmier, mediku, potikario, jan edan eta erremedio behar arau emaile, jarraikitzen zaizkotela.
Gara ñimiñoez garaitiko guzietan, (?) den ber, jauts ditazke edo galdegin dezakete sokorri zerbait. Han dituzte oihu egin orduko, dames de la Croix-Rouge direlakoak, familia hoberenetako eta gehienak giristinoenetako andere batzu.
Jan edan, sendagailu, lothura, elhe on, begitarte gozo, ez da han deusen eskasik. Gara bakotchak badu erien lotzeko barne berezia, herri batzuetan hain ontsa antolatua eta hainbertze puskaz (?) operazionerik handienak egiten ahal baititazke. Badu ere ardura barne bat ohe andanaño batekin, soldadorik akituenak han geldi diten, gerthatzen bada; gero hiri hartako ospitaletarat eremanak izaiteko.
Gozagune eta sokorri hoik guziak, oro Croix Rouge deithu bilkuko jaun andereen sakelari esker.
Kolpatuez bezenbatean, nahi zinukete orobat jakin zer bilhakatzen diren beren osasunean. Huna: hunkituetarik hamarretarik bat biltzen da, biga guti edo aski ezindurik baratzen, zazpi sendatzen arrunt, goiz edo berant.
Medikuetarik aldiz, bi mila eta bortz ehun omen baitziren lehen lerroan, hiruetan hogoi ta zonbait hilak izan dira, eta berrehun bat kolpatuak. Han ziren guziek itzuli behar dute egun hotan gibelerat; gibelean zaudenak doazela hoien ordain. Trukada bat ezin gehiago zuzena.