SUESKUNE

Frantsesak sarthu ziren Alsacen gerlaren lehen egunetan eta gibelerat eta aintzinerat itzulika frango ibili ondoan badaukate eta atchikitzen ere bai probentzia hartarik zathi bat.

Han gerlan ari den baten ganik izan ditigun zembait chehetasun jin bezala Etchekuer izkiriatzen zuen abenduaren 16an.

…«Hemen berri hertsiak (?). Egun hotan lekhu berean giaudechu, ez gibelerat, ez aitzinerat, batzu besteen beldurrez. Bultaka kanoiak ari dituchu.

«Egun Alemanek erre diauchie kanoiez etche bat. Harrapatu tichie barnian bospasei kolpatu, hamar brankardier eta Majorra ere bazela ziochie.

«Hemengo jendek trahitzen gitichie. Ez ditakechu erran hemengo jende zibilek zer buria duten. Orai haatik ezagutiak dituchu.

«Gauaz eta egunaz ari zituchun gure etsaien abertitzen. Guziak, gizon ala emazte; seinalatzen zitichien espresek machina batzuz. Han gogoratzen ez zeienik ez duchu araiz.

Orai biltzen dituchu harrapatiak. Bi egunez badiuchu batere espanturik gabe, hiruetan hogoi bat bildurik.

«Orai lanak behar ditichie ikhusi.

«Urrikari tichit gisa batez, bainan mehechi dichie.

«Badituchu bakhar batzu Prusiano hutsak. Ez ditichie frantsesak ikhusten ahal begien bichtan. Bainan ez baitute deus egiten ahal.

«Harmaz ez dituchu gu bezenbat; Hastean artilleriaz gu baino azkarrago zituchun. Gure artilleriak baino urrunago heltzen zizien heien kanoiak. Baitiuchu guk ere askin urrun igorleak.

Eskualduna, 1915eko urtarrilaren 8a, 2. orrialdean

There are no comments on this post.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Connecting to %s

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.