Esaten ditugunak ja esanda daudela. Baina non?
Hona ale batzuk, gure aitaren etxeko ganbaran usteltzen daudenak.
Hauxe da, Kazetaritzaren euskal hizteria, historia eta hiztegia.
Han eta hemen digitalizatuta dauden euskarazko prentsaren hondar batzuk agertuko ditugu blog honetan.
Arreta eman diguten artikuluak argitaratuko ditugu, arreta eman digutenak soilik.
Euskaraz, hori bai.
Eta idatziak dauden bezala, ortografiak eta erratak errespetatuta (eta geure hanka sartzeak gehituta, noski).
Kazetari, historialari, antropologo edo filologoren bati atsegin izango zaiolakoan…
Hondar ale asko ditu geure hondartza txiker honek; urrunagoko itsasoei begira jarri aurretik.