Hiruetan hogoi-ta hamarreko gerlan, soldado Frantses batek kantatu zuen eguberri gauean, chutik, Alamaneri buruz, phesta hortako kantu airos bat. Utzi zuten etsaiek, azken kobla eman artio: ichildu zenean, tiroz garbitu zuten berehala, eta lurrerat erori zen, hil gogor. Eguberri gaua ginuen bada. Gain batean, harrokan ehortziak, Alamanak hor ditugu, hurbil hurbila. Frantsesak beherachago, harrobi zilho [...]
‘eskualduna’ atalaren artxiboa
GERLAKO BERRICHKAK
2010/06/30
SUESKUNE
2010/06/26
Frantsesak sarthu ziren Alsacen gerlaren lehen egunetan eta gibelerat eta aintzinerat itzulika frango ibili ondoan badaukate eta atchikitzen ere bai probentzia hartarik zathi bat. Han gerlan ari den baten ganik izan ditigun zembait chehetasun jin bezala Etchekuer izkiriatzen zuen abenduaren 16an. …«Hemen berri hertsiak (?). Egun hotan lekhu berean giaudechu, ez gibelerat, ez aitzinerat, batzu [...]
GERLAN ZAURTUAK
2010/06/23
Huna nola diren lekutzen. Trincheretan erori ta ahal bezain laster baderamatzate, besotik lagunduz edo etzanik, kilometra bat gibelchago, nun baitago errechimenduko mediku nausia, bere mediku lagun, bere karrosa eta bere sendagailuekin. Errechimendua hiru zathitan baita, zathi bakotchari jarraikitzen zako erreka gordegietaraino mediku-gei ichtudiant bat, infirmer eta brankardier zonbaitekin (hiru orotarat), eratchikia ere zakolarik mediku bat; [...]
ZERTAKO?
2010/06/20
Badakizuen soldado frantsesak eta alamanak, hainiz tokitan, beren erreka ziloekin, elgarretarik hurbil bizi direla. Ezen erreka hoitan maiz batzu bertzeen ganik hogoi-ta-hamar edo berrogoi urhatsetan aurkitzen dire. Hola errechki mintzatzen ahal dire elgarri, eta maiz mintzatzen ere dire. Gehienetan Alamanak hasten dire lehenik; galdetzen ere dute maiz elgarrataratzea bi erreken artean elgarrekin solastatzeko deskantsuan. Zertako [...]
«HANBAT HOBE»
2010/06/17
Behar dautzuet erran ―paperak oro hartzen dituenaz geroz― hogoi-ta bat urtheko belgikano baten atheraldia. Bardakoa da. Arrats guziez, ilhun ondoan, heldu zaut lanetik, etzatera gauazko; ez baitiot segurki beltzuri egiten gaizo puska onari; ez baitu ere merezi esker gaichtorik. Afal eta bien lau zangoak surat ginaudelarik, zerbeitez mintzatu behar eta mintzo gira… heldu denaz; nihaur [...]
GERLARIEN BERRI
2010/06/14
Abendoaren 21ean Huna nun naien bada ni berriz ere gerlako berrichkekin, Eskualdun-ean choko bat balinbada. Baituzu aski eta buruhauste, ikusiko duzu, balia detzazkezunez. Gerla hau lotu aitzinean, hainitzek uste zuten airetako tresna horiek etzutela lan handirik eginen; «muchas palabras, pocas obras» behialakoak ziona. Ez beita hatik hala gertatu. Guti dire horietaz mintzatu, eta horiek halere [...]
GERLARIEN BERRI
2010/06/11
Abendoaren 18an Orentto bat ezin berechiz zuretako, zer nahi ikusia nago aste huntan. Lan ttipiz peachatzen dautet eguna burutik buru, eta aratsetan argia gero ta chuhurrago. Bertzalde lagun alegerak, nehun balinbada; haro, kantu eta dantza. Hitz dautzut ez dutela buruko min handirik. Funtsean ederki egiten dute, ez baitire behar ilhuntzerat utzi bihotzak. Barda lokhartzerat nindohan [...]